Asto honen antzinako arbaso basatia Equus africanus da, Afrikako basa astoa. Lehen Equus asinus asinus izena ematen zitzaien baina Nomenklatura Zoologikoak 2003tik aurrera esaten du espezie domestikatuen izenak bat egin behar duela espezie basatiaren izenarekin.
Astoaren garaiera arrazaren arabera, 1 m-tik 1,60 metrorainoko izan daiteke. Berezitasun nabarienak hauek dira: belarri luzeak, isats luzea, ile multzo bat duela muturrean, ilea gorputz guztian kolore berekoa, eta kailuak aurreko hanketan. Animalia sendo, jan urria da. Lurralde askotan garraiorako asko erabiltzen da oraindik. Arraza asko daude, batzuk heziak, beste batzuk basatiak. Asto basatiak (edo basastoak) Afrikan bizi dira, Nubia eta Etiopiako lurraldeetan.
Oso animalia erabilia izan da gizakiengatik eta K. a. 3.milurtekoan jada etxabere gisa erabiltzen zela dokumentatua dago.

Nondik atera duzu informazioa? Zeintzuk izan dira informazio iturri nagusiak?
ReplyDeletegorkaazk wikipwdia izan da nire iturri nagusia.
ReplyDelete