Wednesday, February 13, 2013

Kamaleoia

Kolorez aldatzeko kapaza den, intsektiboroa eta frutajalea, narrastien familiako animalia da kamaleoia.
Kamaleoiek begi izugarriak dituzte; handiak eta lodiak. Begi bakoitza, bere kabuz mugitzen da elikagaia bilatzeko. Bakarrik animalia aurkitzen dutenean bi begiak animaliari begiratzen diote, agian kamaleoitik animaliaraino dagoen distantzia kalkulatzeko.
Kamaleoiak narrasti azkatadunak dira eta gehienetan neurri txikikoak dira; 60 cm neurtzen dute eta haien buztana 35 cm. Beraien buztana erabiltzen dute bostgarren hanka bezala zuhaitz batetik bestera joateko.
Kamaleoiak beti ehizatzen dute bere mihi luze eta itsaskorrarekin eta mihi horrekin 12 cm-ra dauden animaliak harrapatu ahal ditu. Bakarrik 0,05s-tan mihia ateratzen du eta animalia harrapatzen du eta 0,2s-tan mihia ahora sartzen du animaliarekin.
Kamaleoi guztiek goizean ehizatzen dute; ez dira ehiztari aktiboak, gehiago nahi dute leku batean geldirik egotea animali bat etorri arte.
Beraien elikagai gogokoena intsektuak dira eta batez ere artropodoak eta matxinsaltoak. Itzian papayak, bananak eta arrautz frijituak jaten dute baina dieta hori bakarrik orekatua dago kamaleoi nagusientzat.
Kamaleoiak obiparoak dira. Kamaleoiak heldutasun sexualera heltzen dira, gutxi gorabehera, urte batekin. Emeak arrautzak jartzen dituenean 10-30 cm-etako zuloa egiten du, gero, arrautzak zuloan sartzen ditu, arrautzak estaltzen ditu eta hortik joaten da. Normalean 10-30 arrautz jartzen ditu baina "chamaeleon calypratus" 80-100 arrautz jartzen ditu.
Kamaleoia ehizan hasten da bero handia duenean; bere elikagai gogokoena intsektuak dira. Kamaleoiak bere mihi itsaskorrarekin intsektuak harrapatzen ditu. Mihiaren mugimendua hain azkarra da ia ikustezina egiten zaigula.
Kamaleoien parte gehiena Afrikan eta Madagaskarren daude, baina espezie batzuk Europaren Hegoaldean, Sri Lankan, Indian eta Asia txikian. Espezie desberdinek giro desberdinetan bizi dira, adibidez, mendietan, ohianetan, sabanetan, eta batzuetan, estepetan edo basamortuetan. Kamaleoiak bizi egiten dira basoetako giroan eta batzuk ere aurkitzen dira lurrean (hostoen azpian) edo zuhaixketan.

No comments:

Post a Comment