Aurpegia beltza nahiz zuria izan dezakete. Ardi honen ezaugarri nagusiena bere artilea da; ugaztun hauen artean gehien duena da. Haien apatxak beltzak dira, berahienak bezalakoak.
Belarrez nahiz lastoz elikatzen diren bobido hausnarkariak dira, hortaz, belarjaleak dira.
Ugaztun guztiak bezala, eme eta arra (aharia) behar dute ugaltzeko. Emeak, ugaztuna izanik, kumea barnealdean sortzen du, ez narrastiek ez hegaztiek bezela.
Kumeek amaren esnea behar dute, ondo eta sendo hazi daitezen. Kumeak, hortzak dituztenean, belarrez edo amaren esneaz elika daitezke.
Animalia hau, ardi guztiak bezala, belardietan bizi da, baina batzuetan harkaitz ugari dauden lekuetan aurki ditzakegu, akerrak bezala.
Haiengandik artile oso-oso ona lor dezakegu. Gazta ere oso ona da, Idiazbal jatorrizko izendapenean sartzen dena. Horretaz aparte, ardi txakurren lehiaketetan parte hartzen dute.

No comments:
Post a Comment