Lehoiak poligamoak dira. Emeak 18 eta 26 hilabete artean izaten ditu kumeak. Zoologikoetan daudenean, urtean behin dute kumaldia. Lehoi emearen ernaldiak 110 egun irauten du: kume bat eta lau artean izaten ditu aldi bakoitzean. Zoologikoetan 30 urte arte bizi izaten dira, baina basatiak direnean arrek 12 urte eta emeek 16 urte inguru bizi ohi dira.
Egun, lehoirik gehienak Afrika hego eta mendebaldean bizi dira, baina haien bizilekuak oso arin murrizten ari dira. Gaur egun Afrikan 16.500 lehoitik 47.000ra bitartean besterik ez dagoela kalkulatu da. Espezie horren urritzea eragiten duten kasuak ez dira oso argiak, baina biologo askoren errua gizakiarena da.
Lehoiek askatasunean bizirik iraungo badute, beharrezkoa da natura parkeak zaintzea, hala nola Ethosa parke nazionala.
Lehoi taldeetan bi talde mota aurkitzen dira:
1-Saldoak: talde hauek 5-6 lehoi emez, euren kumeez eta koalizio deitutako 2 lehoiz osatuta egoten dira.
2-Nomadak: talde hauek lurralde handietatik ibiltzen dira, batzuetan bakarrik eta besteetan bikoteka.
Lehoiak animali haragijaleak dira, hau da, beste animali batzuk jaten dituzte. Euren pres aurkitzen dutenean, korrika hasten dira eta behin eskuetan hartuta daukatelarik, hil egiten dute asfixia edo estrangulazioa erabiliz.
Gehien harrapatzen dituzten animaliak, ñuak, oreinak, zebrak eta basurdeak izaten dira, besteak beste.
No comments:
Post a Comment