2008rako taxonomoek 109 familiatan sailkatutako 40.000 espezie inguru identifikatu zituzten. Hala ere, sailkapen irizpideak ez dira homogeneoak eta nahasketa handia dago;1900. urtetik 20 sailkapen ezberdin proposatu dira armiarmentzako.
Anatomiari dagokionez, armiarmen eta gainerako artropodoen arteko ezberdintasun nagusia gorputzaren forma da: gorputzeko segmentuak bi tagmatan batuta dauzkate, zefalotoraxa eta abdomena hain zuzen, eta biak lotzen pedizelo zilindriko txikia daukate. Armiarmen talderik primitiboena den Mesothelae taldean salbu, armiarmak artropodo guztien arteko nerbio-sistema zentralizatuena daukate, haien gongoil guztiak zefalotoraxean kokatutako masa bakarrean elkartuta baitauzkate. Artropodo askok ez bezala, armiarmek ez daukate muskulu hedatzaileak gorputz-adarretan; horren ordez, presio hidraulikoaren bidez luzatzen dira.
Abdomen irun-organo modura garatu diren apendizeak dauzkate zeta ekoizteko. Zeta sortzeko sei guruin mota eduki ditzakete. Armiarma-sarea edo amarauna deitutakoa sortzeko gai dira, tamaina, forma eta zeta-kantitate askotakoak.
Nondik atera duzu informazioa? Zeintzuk izan dira informazio iturri nagusiak?
ReplyDeleteNondik atera duzu informazioa? Zeintzuk izan dira informazio iturri nagusiak?
ReplyDelete