Mendiko uhar gardenetan eta argietan bizi da, non intsektuak, krustazeo txikiak, barraskiloak, kusku biko muskuluak eta batzuetan arrain txikiak, zizareak eta beste ornodun batzuk ere jaten baititu. Bere gorputzaren pisutik, bi herena jaten du egunero, eta gehien gustatzen zaizkion harrapakinak, plekopteroen eta trikopteroen larbak dira baita ur-gezatako gammaridoak ere. Usaimena eta ukimena oso garaiturik daude. Tronparen tontorrean protuberantzia batzuk ditu (Eimerren organoak). Hauek, objektuen azalean dauden xehetasun hutsalak edo ingurune urtarrean gertatzen diren bibrazioak detektatzeko gai dira. Bere ukimenak tronpako bibrisekin betetzen du (oso sentikorrak dira eta handietatik txikietara kokaturik daude), baita buztanako eta gorputzetako ukimen- ileekin ere. Arrainek eta narrastiek bezala sudur zuloen sarrreran, Jacobsonen organoak ditu, hauek ingurune urtarrean bere harrapakinak usaintzen uzten dute. Ohitura gautarrak ditu.Egunean, ertzetako arroketan edo ur-lasterretatik gertu edo sustraien azpitik lo egiten du. Desmanaren kanpoko ilajeak, ezkatazko bular-oskola ematen du. Beste ezaugarriak ingurune urtarrera moldatzeko, esaterako, eskuen mintz-interdigitalak, buztana zapala, zeinek tontorrean ile-xerlo zurruna baitu, oso azkar igeri egiteko, bere hatzeko anken mugimenu alternoa (sigi-sagan igeri egiteko),buztana lematzat hartuta. Beharra egotekotan, lau minutu arte urpera daiteke. Urperatzean zehar burbuilazko paketeetan airea botatzen du. Pirinioetako desmana animali bakartia da. Bakarrik beste desmanekin dago kopulatzeko. Usainmen-markaketa eta etengabeko zainketa darabiltzate, beren lurraldeak zaintzeko. Nahiz eta bikoteek maizko lurralde-unitatea egin, heldu bakarti askok lurralde handiagoak betetzen dituzte. Ernaldiak 30 egun inguru irauten du, handik aurrera 1-5 kume artean jaiotzen dira, amak hiru urteko kumeei titia kentzen die. Espezie honen keinadarik handienak hauexek dira: ibai askotako goi-ibarretako kutsadura, espezieen aloktonen sartzea (bisoi-amerikarra bezala, hazkuntzarako larru-granjetatik iheslaria).UICN-ek espezie zaurgarritzat hartzen du
